Gizartea -

BALORAZIOA

'Ahalduntze kolektiboaren egun historikotzat' jo du atzokoa Emakundek

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak mortxoaren 8 hau "historikoa" izan dela nabarmendu du, eta zoriondu egin ditu emakume guztiak "ahalduntze kolektiboaren erakustaldi hori egiteagatik".

Atzo Bilbon izandako mobilizazio batean ateratako argazkia. EFE
Atzo Bilbon izandako mobilizazio batean ateratako argazkia
65.000 lagunetik gora bildu ziren Bilbon, Euskal Herriko manifestazio jendetsuenean

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izasku Landaida Emakundeko zuzendariak martxoaren 8 hau "historikoa" izan dela nabarmendu du eta zoriondu egin ditu emakume guztiak "ahalduntze kolektiboaren erakustaldi hori egiteagatik".

Emakumearen Euskal Institutuko zuzendariak ohar bat kaleratu du larunbat honetan. "Zorionak mugimendu feministari eta emakumeei atzoko egun historikoagatik. Ahalduntze kolektiboaren erakustaldi bat izan zen, eta argi geratu zen hiritarrek gizarte berdinzale eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabekoa nahi dutela".

Mugimendu feministak deituta Bilbon egin zen manifestazioan parte hartu zuen ostiralean Landaidak. Udaltzaingoaren arabera 30.000 pertsonak hartu zuten parte goizeko mobilizazioetan, eta 50.000 lagunek arratsaldekoetan. Milaka lagun atera ziren kalera Gasteizen ere, eta baita Donostian eta Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna