Gizartea -

Ertzaintza

Poltsetan sartutako izurde zatiak berreskuratu dituzte Bermeoko portuan

Bermeotik gertu ainguratutako ontzi batek bota dituela uste du Ertzaintzak.

Poltsen barruan zetazeoen zatiak aurkitu dituzte. Argazkia: Ertzaintza
Aurkitutako poltsak hozkailu batean
20 kilo izurde harrapatu ditu Ertzaintzak Bermeoko ontzi batean

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Ingurumen Atalak Bermeoko portutik gertu berreskuratu ditu legez kanpo harrapatutako zetazeo zatiak, antza izurdeenak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak laguntza eskatu zion Ertzaintzari poltsak berreskuratzeko. Bermeotik gertu ainguratutako ontzi batek bota dituela uste dute.

Ertzaintzaren urpekaritza taldeak poltsak berreskuratu ditu eta Ertzaintzaren egoitza zentralera eraman dituzte.

Orain, Polizia Zientifikoak okela aztertuko du izurdeena dela egiaztatzeko. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Animaliak