Gizartea -
Gipuzkoa
Bi pertsona ebakuatu dituzte kea arnastuta Oiartzunen piztutako sute batean
57 urteko emakumezko bat eta 49 urteko gizonezko bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte anbulantzian.
Agentziak | erredakzioa
Bi pertsona Donostia Ospitalera eraman dituzte asteazken honetan Oiartzungo etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu baitute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea gauerdian piztu da Rafael Pikabea kalean. Gipuzkoako suhiltzaileek sugarrak itzali dituzte 1:15 aldera.
Kearen ondorioz, etxean zeuden lagunetako bi, 57 urteko emakumezko bat eta 49 urteko gizonezko bat, anbulantzian eraman dituzte Donostia Ospitalera.
Suhiltzaileen arabera, sugarrek, batik bat, saloian eta sukaldean eragin dituzte kalteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea