Gizartea -

Greba feminista

Hamaika mobilizazio Nafarroan, martxoaren 8a dela eta

Kontsultatu hemen Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako, besteak beste, Altsasun, Elizondon, Iruñean eta Leitzan deitutako mobilizazioak.

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Argazkia: Pìxabay
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Argazkia: Pìxabay

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren ostiralean, martxoaren 8an, Mugimendu Feministak deituta, mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat udalerritan. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, euskal herritarrek kaleak hartuko dituzte, emakumeen eskubideen defentsan.

Nafarroan, adibidez, Mugimendu Feministak zenbait ekitaldi deitu ditu; besteak beste, Altsasun, Elizondon, Leitzan, Iruñean eta Tafallan.

Kontsultatu hemen mobilizazio guztiak:

AGOITZ

- 12:00etan: Mani-kalejira Merkatu plazatik hasita

ALTSASU

- 19:00etan: Manifestazioa Foruen plazatik

ANTSOAIN

- 12:00etan: Musikarekin girotutako elkarretaratzea

ARBIZU

- 19:00etan: Manifestazioa

BASABURUA

- 12:00etan: "Patioa bete" elkarretaratzea

BAZTAN

- 19:00etan: Eskualdeko manifestazioa

BURLAtA

- 12:00etan: Elkarretaratzea

- 19:00etan: Manifestazioa

ELIZONDO

- 19:00etan: Manifestazioa

LIZARRA

- 12:00etan: Manifestazioa

- 19:00etan: Ekitaldi nagusia

LEITZA

- 19:00etan: Manifestazioa

IRUNBERRI

- 12:00etan: "Plazak bete" ekimena

IRUÑEA

- 12:00etan: Mobilizazioa Gaztelu plazan

- 19:00etan: Mobilizazioa Golem Zinemetan

TAFALLA

- 12:00etan: Elkarretaratzea

- 19:30ean: Manifestazio zaratatsua

URDIAIN

- 19:00etan: Manifestazioa

ZARAITZU-ERRONKARI

-12:30ean: Elkarretaratzea

ZUGARRAMURDI

-12:00etan: Elkarretaratzea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Grebak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Burlata Albisteak Lizarra Altsasu Matxismoa Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna