Gizartea -

Ekologismoa

Greenpeacek dragoi bat jarri du Gaztelugatxen plastikoen erabilera salatzeko

Dragoiak 4 metro inguru ditu eta plastikozko ontziak ekoizten dituzten markak sinbolizatzen ditu.

Dragoiak ontziak ekoizten dituzten markak sinbolizatzen ditu. Argazkia: greenpeace
Greenpeacek Gaztelugatxen jarritako dragoia
Horrela jarri du Greenpeacek dragoi erraldoia Gaztelugatxen

1:35

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greenpeacek dragoi bat jarri du Gatzelugatxen, Game of Thrones telesail ospetsuak erabilitako agertokietako batean, itsasora jaurtitzen diren "plastiko-mordoa" salatzeko.

Talde ekologistak "Plastiko madarikatua" kanpaina abian jarri du, plastikoaren jasangarritasun eza salatzeko.

Greenpeaceko ekintzaileek pankarta bat erakutsi dute, "Plastic is still coming" (plastikoa oraindik badator, telesailaren "Winter in coming" -negua badator- leloarekin jokatuz) leloarekin.

Dragoiak 4 metro inguru ditu eta ontziak ekoizten dituzten markak sinbolizatzen ditu.

2020an 350 milioi plastiko tona ekoiztuko dira (1980an baino % 900 gehiago). Plastikozko ontziek edukiontziak eta zabortegiak betetzen dituzte; eta, ibai, kostalde eta itsasoetan amaitzen dira. Plastiko guzti horiek kontsumo "azkarra" delako produktuak saltzen dituzten enpresa handiek eragiten dute.

Talde ekologistaren arabera, Coca-Cola, Pepsi, Mars, Danone, Nestle, Unilever, Mondelez, Colgate-Palmolive, Procter & Gamble, eta Johnson & Johnson dira plastiko gehien, eta hortaz, gehien kutsatzen duten markak.

Greenpeacen esanetan, enpresa horiek mila milioi euro lortzen dituzte urtero saltzen dituzten plastikozko ontziekin; herritarrok, berriz, "gehiegizko erabilera horrek eragindako kalteari aurre egin behar diogu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Gaztelugatxe