Gizartea -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

'Itxura denez, sutea eragindakoa izan da', esan du Muskizko alkateak

Azken orduotan Musizen bizitakoaz hitz egin du Borja Liaño alkateak Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan. "Lan bikaina egin dute", adierazi du.

Muskizko sutea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Muskizko sutea
Muskizko sutea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

RADIO EUSKADI | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Liaño Muskizko alkatea Radio Euskadin izan da goizean, azken orduotan Bizkaiko aipatu udalerriko mendialdea kiskali duen suteari buruz hizketan, eta ezbehar larri horri alde positiboa ikusteko gai izan da: "Lan bikaina egin dute", esan du.

Hori dela eta, eskerrak eman dizkie gau osoan zehar sua itzaltzeko lanetan parte hartu duten suhiltzaileei, udaltzaingoei, ertzainei, Gurutze Gorriko boluntarioei eta Babes Zibileko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko kideei, baita Petronorri ere, Udalari hainbat kamioi utzi dizkiolako. Halaber, bizilagunek izan duten jarrera solidarioa nabarmendu du.

Oraindik suteak nola piztu diren argitu ez badute ere, "antza denez, eragindakoak izan dira", Liañok aurreratu duenez. "Hipotesi hori baieztatzen duen elementuren bat bilatzen dabil Polizia", gaineratu du.

Bestalde, hunkituta gogoratu du bart bizitakoa: "Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin batera, etxez etxe joan ginen, bizilagunak handik ateratzeko".

Petronorri buruz galdetuta, Muskizko alkateak azpimarratu du ez duela arriskurik izan. "Petrolio-findegitik urrun piztu ziren suteak", azaldu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak