Gizartea -

Indarkeria matxista

EAEko 10 emakumetatik 7k sentitu dute beldurra gauez edo toki ilunetan

EAEko emakumeen % 22,8k intimidazioren bat jasan dute noizbait eta % 29,8k ohiturak aldatu dituzte, beldurragatik, Gizakerrek ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkestaren arabera.

Iturria: GizakerIturria:Gziaker
Iturria:Gizaker
Iturria: GizakerIturria:Gziaker

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) emakumeen % 68,3k beldurra sentitu dute noizbait gauez edo toki ilunetatik bakarrik igarotzerakoan, Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkestaren arabera.

EAEko emakumeen % 22,8k intimidazioren bat jasan dute noizbait eta % 29,8k ohiturak aldatu dituzte, beldurragatik, eta % 13k gogoko gauzak egiteari utzi diote eraso fisikoak edo hitzezkoak pairatzearen beldurrez.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Etxera bakarrik ez itzultzeko jarraitzen dituzten estrategiez galdetuta, hiru aipatu dituzte nagusiki: lagunen batekin itzultzea (% 41), taxia hartzea (% 16,7) eta telefonoz hitz egitea (% 9,7).

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

EAEko emakumeen % 10,3k sexu-eraso edo gehiegikeriaren bat jasan dute noizbait. 'EAEko emakumeen aurkako mikromatxismoak' goiburupean egindako ikerketak dioenez, % 28,3k ukituak jasan dituzte toki publikoetan eta % 3 sexu harremanak izatera behartu dituzte.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Halaber, emakume askok ginekologoarengana joan direnean izan ohi dituzten arazoak ere utzi ditu agerian inkestak. % 6,5ek adierazi dute deseroso sentitu direla ginekologoak izandako jarreragatik edo egin dituen komentarioengatik.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

% 3,3k uste dute ginekologoa gehiegikeriaz aritu dela; eta beste horrenbestek esan dute sexu harremanei buruzko iruzkin desegokiak egin dituela.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Inkestatuen % 15 uste dute gutxietsi egiten dituztela edo zertaz ari diren jakingo ez balute bezala tratatzen dituztela emakume izate hutsagatik. Portzentaje horrek nabarmen egiten du gora, % 69,5ra arte, jorratutako gaiak mekanika edota etxeko lan txikiak direnean.

Ia gehienen (% 90) iritziz, emakumeak diskriminazio egoerak pairatzen jarraitzen du lan munduan, bereziki, tradizionalki maskulinotzat jo diren lanpostu horietan. Inkestatuen % 14,4k onartu dute beren nagusi edo lankideren bat bera limurtzen ahalegindu izan dela.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Berdintasunari dagokionez, inkestatuen % 72,3 ados daude azken 10 urtean gizartea aldatu egin dela esaterakoan.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Gizonak emakumeek pairatzen dituzten arrisku edo berdintasun egoera horien kontziente ez direla uste dute % 44k.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Bestalde, % 45k uste dute gizonak ez direla dituzten pribilegioez kontziente.

Gizaker enpresak ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkesta

Seme-alabarik ez duten emakumeen kasuan, erdiek baino gehiagok (% 51,4) azalpenak emateko obligazioa sentitzen dute.

Azkenik, seme-alabarik ez duten emakumeak gaizki ikusiak daudela uste dute hamarretik hiruk (% 30,9).

Fitxa teknikoa

Ikerketa soziologikoa otsailaren 8an egin zuten, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi diren 400 emakume elkarrizketatu zituzten telefonoz.

Elkarrizketen % 18,5 euskaraz burutu ziren, eta % 81,5, gaztelaniaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak gaur Gizartea bideoak Telebista Euskal Herrian Albisteak Gaur Eguneko albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista Feminismoa