Gizartea -
Bizkaia
Bi lagun kaltetu dira Portugaleten, kea arnastuta, aerosol batek eztanda egin ostean
Jose Zaldua kaleko etxebizitza batean, telebista baten ondoan zegoen aerosol batek eztanda egin duenean jazo da gertaera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte igande honetan, kea arnastuta, etxebizitza batean aerosol batek eztanda egin ostean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Gertaera 15:30ak aldera jazo da, Portugaleteko Jose Zaldua kaleko etxebizitza batean, telebista baten ondoan zegoen aerosol batek eztanda egin duenean.
Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, eta bertan bizi diren bi lagun Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, kea arnastuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea