Gizartea -
GERTAKARIA
Haur jaioberri baten gorpua aurkitu dute kalean, Arrasaten
Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez, auto baten alboan, lurrean, aurkitu dute gorpua, plazenta eta guzti. 12:00ak inguruan topatu dute, Galizia kalean.
EITB.EUS
Neskato jaioberri bat hilda aurkitu dute Arrasaten, Santa Teresa auzoko Galizia kalean. Lurrean zegoen gorpua, auto baten alboan, plazenta eta guzti.
Ertzaintzak baieztatu duenez, 12:00ak inguruan topatu dute gorpua. Kalea itxi egin dute, eta auzitegiko medikuak dagokion azterketa egin ondoren, 15:00ak inguruan eman du gorpua altxatzeko agindua.
Bizilagun batek topatu du gorpua, odol arrasto batzuk ikusi eta gero, eta berak deitu die larrialdietarako zerbitzuei.
Ikerketa zabaldu dute, gertatutakoa argitzeko. Ertzaintza, haurraren amaren bila dabil eta auzoko etxeetan galdezka ari da, zantzuren bat aurkitu nahian.