Gizartea -

SEXU-ABUSUAK

Lau apaizen kontrako lau sexu-abusu salatu direla esan du Gipuzkoako Elizbarrutiak

Salatutako sexu-abusuak duela 38 eta 50 urte artean gertatu ziren, beraz, preskribatuta daude jada.

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau apaizek duela 38 eta 50 urte artean adin txikikoei egindako lau sexu-abusuen salaketa jaso ditu azken bi urtean Gipuzkoako Elizbarrutiak. Beraz, sexu-abusu horiek preskribatuta daude jada. Salatutako lau elizgizonetatik bi hilda daude.

2017an Juan Kruz Mendizabal "Kakux" Gipuzkoako bikario ohiak 2001 eta 2005 artean egindako sexu-abusuak publiko egin ostean, Munilla gotzainak sexu-abusuak salatzeko deialdi bat egin zuen. Deialdi horren ostean egindako salaketak lirateke lau horiek.

Donostiako Elizbarrutiak bere webgunean zabaldu duenez, deialdi horren ostean egindako salaketak lau izan ziren, guztiak ere duela 38 eta 50 urte bitartean gertaturikoak. Lau salaketa horietako bik egun hilda dauden bi apaizi egiten zioten erreferentzia. Dena den, Vatikanoa jakinaren gainean jarri ei zuen Donostiako Elizbarrutiak.

Delituak preskribatuta daudenez, Gipuzkoako Elizak prozesu kanonikoak abiatu zituen, salatzaileen oniritziarekin eta Vatikanoaren gainbegiradapean. Prozesua amaitutakoan, zigor kanonikoa ezarri zitzaien.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Jose Ignacio Munillak adierazi zuenez, Eliza Katolikoa justizia zibila baino harago doa sexu-abusuen ikerketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Delituak bideoak Salaketak berriak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak gaur Eliza Katolikoa albisteak Erlijioa azken ordukoa Sexu erasoak Elizan izandako abusuen kasuak