Gizartea -

OSASUNA

Beste bi legionelosi kasu atzeman ditu Osasun Sailak Gasteizen

Horresbestez, dagoeneko bederatzi dira urtarriletik atzemandako kasuak. Adikzioen Zuzendaritzak protokoloa martxan duen arren, oraindik ez dute bakterioaren jatorria aurkitu.

Txagorritxu Ospitalea, Gasteizen. Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.
Txagorritxu Ospitalea
Txagorritxu Ospitalea, Gasteizen. Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste bi legionelosi kasu baieztatu ditu Gasteizen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Hala, dagoeneko bederatzi dira urtarriletik hona atzemandako kasuak. Pertsona horietako bat baino ez dago ospitale batean ingresatuta, baina bere osasun egoera ona da.

Otsailaren 9an jarri zuten martxan legionellaren sorburua atzemateko protokoloa, Arabako hiriburuan bost kasu baieztatu zituztenean. Handik egun batzuetara beste bi identifikatu zituzten.

Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak prebentzio-neurri gehiago hartu zituzten, eta, besteak beste, hiriko hozte-dorre guztiak desinfektatu ziren.

Osasun Sailak baieztatu duenez, hiru hozte-dorretan aurkitu dute bakterioa, eta dagoeneko garbitu dituzte.

Iaz, bakterio horrek 118 pertsona eritu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan; 18 kasu izan ziren Araban, 54 Gipuzkoan, eta 46 Bizkaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak