Gizartea -
SUTEA
53 urteko gizon bat inputatu dute, Sestaon zortzi edukiontzi erretzeagatik
Suteak piztu eta berehala, edukiontzi baten inguruan aurkitu du Ertzaintzak ustezko egilea. Aurrekariak ditu antzeko ekintzengatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
53 urteko gizon bat inputatu du Ertzaintzak, Sestaon bart zortzi edukiontziri su emateagatik.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, suteak piztu eta berehala aurkitu dute ustezko egilea, erre den edukiontzi baten inguruan. Sutea nahita piztea eta kalteak eragitea leporatu diote. Aurrekariak ditu antzeko ekintzengatik.
00:20 eta 01:30 artean izan dira suteak, Bariega, Baños, Alfredo Marin eta Jose Maria Usandizaga kaleetan. Auto bat ere kaltetu da, suteen ondorioz.
Ertzaintzak ustezko egilea identifikatu ondoren, ikertu gisa aske geratu da gizonezkoa, eta epailearen aurrean agertu beharko du, horretarako hitzordua jasotzen duenean.