Gizartea -

Trafikoa

Kamioi batek su hartu du AP-68an, Zuian, eta ilarak sortu dira Zaragozarako bidean

Errei bat itxi dute 37. kilometroaren parean.

Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak. Argazkia: @BomberosAraba
Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak.
Kamioi batek su hartu du AP-68 autobidean, Zuia parean

0:58

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du gaur AP-68 autobidean, Zuia parean (Araba) eta Zaragozarako noranzkoan. Sutearen ondorioz, autobidea itxi behar izan dute, eta pilaketak sortu dira.

Sutea 07:30ean jazo da, matxura bat tarteko. Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileak bertaratu dira eta eurek amatatu dute sutea.

Hasieran erabat itxi dute autobidea, eta gerora errei bat ireki dute (hiru ditu autobideak). 11:30ean errei bi zeuden zabalik. Hala, ilara luzeak sortu dira Zaragozako bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak AP-68 autobidea Suhiltzaileak