Gizartea -
MEMORIA HISTORIKOA
Vatikanoak ez du Franco Erorien Haranetik ateratzearen aurka egingo
Hala jakinarazi dio gutun batean Pietro Parolin Vatikanoko estatu idazkariak Carmen Calvo gobernu espainiarreko presidenteordeari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Vatikanoak ez du Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik ateratzearen kontra egingo, Pietro Parolin Vatikanoko estatu idazkariak Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeari gutun batean jakinarazi dionez.
"Elizak ez du Franco jeneralaren gorpuzkiak ateratzearen kontra egingo, baldin eta eskumena duen aginpideak hala erabakitzen badu", adierazi du Parolinek. Hain zuzen ere, urriaren 29an Vatikanoan Calvorekin izan zuen bileran igorri zion mezu bera berretsi du.
Parolinek Calvori duela zazpi egun igorritako eskutitzaren berri atzo ezagutu zen, Calvok La Vanguardiari eskainitako elkarrizketa batean Vatikanoak Franco Erorien Haranetik ateratze ontzat eman zuela adierazi ostean.