Gizartea -

ILARGI BETEA

Gaurko 'elurrezko superilargia' datozen zazpi urteotako ikusgarriena izango da

Ikuskizun astronomikoa ilunabarrean izango da ikusgai Europan, Asian, Ozeanian eta Afrikan.

Ilargiaren kokapena zeruan 2019ko otsailaren 18ko astean. Argazkia: @RObsMadrid
Ilargiaren kokapena zeruan 2019ko otsailaren 18ko astean
Ilargiaren kokapena zeruan 2019ko otsailaren 18ko astean. Argazkia: @RObsMadrid

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurko otsaileko superilargia, 'elurrezko superilargia' gisa ezaguna dena, 17:00etatik aurrera ikusi ahalko da Europan, Asian, Ozeanian eta Afrikan. 17:00etan oraindik egun argiz izango denez, ilundu arte itxaron beharko da ikuskizun astronomikoa bere osotasunean ikusteko.

Adituen esanetan, datozen zazpi urteotako ilargi beterik ikusgarriena eta distiratsuena izango da.

Gaurko 'superilargia' berezia izango omen da, izan ere, Ilargia Lurretik 356.762 kilometrora egongo da, bere orbitaren baitako punturik gertuenean hain zuzen ere. Hori dela eta, handiagoa ikusiko da.

Ikuskizunaz zuzenean gozatu ahal izateko, gune zabal eta ireki batera joatea gomendatzen dute adituek, hiriguneetako argi-kutsaduratik urrun.

Eta zergatik 'elurrezko superilargia'?

Otsaileko 'superilargi' horri 'elurrezko superilargia' ere deitzen diote, baina zergatik? Amerikar natiboek eta Erdi Aroko europarrek horrela deitzen zioten otsaileko ilargi beteari, hilabete hori elurteekin lotzen zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Albiste arraroak Zer ari da gertatzen Europan? Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Superilargiak Ilargi eklipseak gaur Asia albisteak Ozeania azken ordukoa Unibertsoa gaur Eguraldia Bilbao Zientzia albisteak Zientziaren hedapena Gertaera astronomikoak gaur