Gizartea -

Nafarroa

A-68an kamioi batek kolpatutako zubia eraitsi dute Tuteran

Ezbeharra larunbatean gertatu zen, hondeamakina bat zeraman kamioi batek N-121-C errepideko zubia jo zuenean. Kalte larriak egin zizkion, eta, ondorioz, eraitsi behar izan dute.

Foruzainak, zubia eraisteko lanetan. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzainak, Tuterako zubia eraisteko lanetan
Foruzainak, zubia eraisteko lanetan. Argazkia: Foruzaingoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ekin diote Tuteran (Nafarroa) N-121-C errepideko zubi bat botatzeari. Larunbatean istripua izan zen bertan, kamioi batek kalte larriak egin baitzituen zubian.

A-68 autobidetik Logroñora bidean zihoan kamioi batek zubia jo zuen atoian zeraman hondeamakinarekin. Tutera eta Tarazona lotzen duen N-121-C bidea erabat itxi behar izan zuten, Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritzako teknikariek kalteak ikuskatzen zituzten bitartean.

Horrez gain, A-68 autobideak eta errepide horrek bat egiten duten eremua ere itxi zuten, badaezpada. Hala, N-121-C errepidetik zihoazen ibilgailuak A-68 autobidetik bideratu zituzten, eta A-68tik zihoazenak Tuterako Zentro Politeknikotik, zubiaren azpitik igaro ez zitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa