Gizartea -

Talde antolatuak

Iruzur mota berri bat antzeman dute Nafarroan

Iruzurgileek zirkulazio-istripu faltsu baten itxura egiten dute. Biktimek, gehienbat adineko pertsonak, ez dituzte iruzurgileak igartzen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak iruzur mota berri bat antzeman du Nafarroan. Iruzurgileek zirkulazio-istripu faltsu baten itxura egiten dute. Poliziak antzeko istorioak kontatzen dituzten hainbat pertsonaren salaketak jaso ditu jada.

Biktimak gehienbat adineko pertsonak dira. Bat-batean kolpe baten antza duen zarata bat entzuten dute, eta ibilgailua gelditzen dute. Bere burua atzerritartzat aurkezten duen eta atzerriko matrikuladun ibilgailua gidatzen duen pertsona bat agertzen da orduan, eta atzerako ispiluan kolpea eman diotela esaten du, baina iruzurgilearen aseguru-etxearekin istripuaren lagunarteko partea egiteko aukera ematen dio biktimari.

Biktimari bere aseguru-etxearen telefonoa eskatu ostean, telefonoz gertatutakoa azaltzen duen itxura egiten du, eta telefonoa biktimari pasatzen dio. Telefonoaren beste aldean dagoen pertsonak, orduan, bere burua biktimatzat aurkeztu duenari diru-kopuru bat ordaindu behar diola esaten dio, eta ondoren aseguru-etxeak txeke bat bidaliko diola.

Dirua lortutakoan, iruzurgileak ordainagiri itxura duen paper bat ematen dio biktimari eta alde egiten du.

Polizia Nazionaleko ikertzaileek aditzera eman dutenez, biktimak ez dira ohartzen iruzur egin dietela, iruzurgileak talde antolatu eta ibiltarietan jarduten baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak