Gizartea -

KRIMINALITATE DATUAK

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Emakume bat bere esku ahurra altxata duela. CCO lizentzia duen argazkia
Emakume bat bere esku ahurra altxata duela
Emakume bat bere esku ahurra altxata duela. CCO lizentzia duen argazkia

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu (% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Matxismoa Eraso sexualak gaur