Gizartea -

Deustu

26 salaketa aurkeztu dituzte Salestarren ikastetxeko ustezko sexu-abusuengatik

Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketak dira, baina beste instantzia batzuetan salaketa gehiago aurkeztu izana ez dute baztertzen, Segurtasun Sailak jakitera azaldu duenez.

Abusuen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE
26 salaketa aurkeztu dituzte Salestarren ikastetxeko ustezko sexu-abusuengatik
Abusuen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko Salestarren ikastetxean ustez egindako sexu-abusuengatik 26 salaketa aurkeztu dituzte dagoeneko Ertzaintzaren aurrean.

Gainera, beste instantzia batzuetan salaketa gehiago aurkeztu izana ez dute baztertzen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak 80ko hamarkadan jazo ziren, salatzaileak zentroan OHO egiten ari zirenean. Ustezko erasotzaileetako bat irakasle izan zen 1975etik 1990era bitartean.

Biktimak kasuen inguruko informazioa biltzen duela bi hilabete hasi ziren, eta salaketak aurkezten hasi ziren Ertzaintzaren aurrean, sexu-erasoak eta fisikoak egotzita.

Salaketak argitara eman ondoren, Salestarren Kongregazioak biktimei “barkamena zintzo” eskatu eta babesa adierazi zien iragan larunbatean; izan ere, euren jokabidea “argi eta garbi nahikoa ez zen izan” bi kasuren berri izan zutenean.

1989ko amaieran ikastetxeko zuzendaritzak bi kasuren berri izan zuela azaldu zuen barne ikerketa batek. Ondoren salatutako “pertsona horrek ikastetxea eta Kongregazioa utzi zuen”, azpimarratu zuen Salestarren Kongregazioak agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Umeak Sexu erasoak gaur Gotzain Biltzarraren albisteak gaur Irakasleen albisteak Elizan izandako abusuen kasuak