Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik, Araban
Baliteke Arabako zenbait tokitan izotz txikia egitea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.
eitb.eus
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, 00:00etatik 10:00etara, Araban, tenperatura baxuak eta izotza espero baitira. Baliteke Arabako zenbait tokitan izotz txikia egitea.
Euskalmeten arabera, astearte goizean, lanbroa eta lainoa agertuko dira. Goizaldean, zerua hodeitsu egongo da tarteka. Gainerako orduetan, zeruan hodei gutxi egongo da; goi-hodei batzuk baino ez. Eki-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, eta hego-ekialdekoa nagusituko da goizean eta gauean. Tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira eta maximoak gutxi igoko dira. Barnealdeko zenbait tokitan, izotz txikia egingo du, bereziki Araban.
Asteazken goizean, lanbroa eta lainoa izango dira berriro. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Hego/hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, mendi inguruetan bolada gogorren batekin gauean. Aldaketarik ez da izango tenperatura minimoetan, eta maximoak nahikoa igoko dira. Barnealdean, izotz txikia egingo du, bereziki Araban.
Ostegunean ere, goizean, lanbroa eta lainoa agertuko dira, eta baliteke Araban iraunkorrak izatea. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi izango da. Hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, eta bolada gogorrak eta oso gogorrak izango dira mendi inguruetan. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, eta maximoetan ez da aldaketarik izango isurialde atlantikoan eta gutxi jaitsiko dira Araban.