Gizartea -
BIZKAIA
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an, istripu baten ondorioz bi errei itxi ondoren
Ibilgailu batek istripua izan du Bilbon, San Mameseko sarbidearen parean, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Pertsona bat zauritu da.
EITB.EUS
A-8 autobidean izandako istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu gaur goizean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, istripua 10:40 aldera gertatu da San Mameseko sarbidearen parean. Ibilgailu batek istripua izan du, eta, ondorioz, hiru erreietako bi itxi dituzte.
Hori dela eta, 3 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Dena dela, trafikoa bere onera itzuli da 12:00etarako.
Pertsona bat zauritu da, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea