Gizartea -

Iparraldeko Ikastolak

Seaskak ekitaldi ugari antolatu ditu 50 urte bete dituela ospatzeko

Seaskak 1969an hasi zuen bere ibilbidea. Harrezkero hainbat "oztopo" gainditu behar izan dituztela, baina euskararen alde lanean jarraituko dutela azpimarratu dute federazioko arduradunek.

'Go!azen' telesailaren aurkezpena Baionan. Argazkia: EiTB
'Go!azen' telesailaren aurkezpena Baionan.
'Go!azen' telesailaren aurkezpena Baionan. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak 50 urte beteko ditu aurten, eta, hori dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte urtemuga hori behar bezala ospatzeko.

Otsailaren 10ean, Senperen, 'BECtso saioa' egingo dute. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak arituko dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre.

Hilaren 14an, ETBko 'Go!azen' telesailaren azken atala Hendaiako Antoine Abadie gelan estreinatuko da, 18:30ean. Gainera, aktoreak ere han izango dira.

Hilaren 16an, musika kontzertu handia egingo da Biarritzen, Berri Txarrak, Willis Drummond, Xiberoots, Diabolo Kiwi eta Txakatuk txarangarekin. Agendan markatzeko beste data garrantzitsu batzuk ere izango dira aurten: maiatzaren 12an, Herri Urrats, Integrazio Batzordearen 20 urteak; uztailean, Realaren futbol partida; eta urrian, jardunaldi pedagogikoak Baionan.

Seaskak 1969an hasi zuen bere ibilbidea, eta harrezkero hainbat "traba eta oztopo" gainditu behar izan dituztela adierazi dute federazioko arduradunek Baionan gaur egin duten agerraldian.

"Aitzina egin dugu eta eginen dugu, helburu bakarrarekin, euskararen alde, Ipar Euskal Herriak bere hizkuntza berreskura dezan", azpimarratu dute.

Egun, 36 zentro, 430 langile eta 3.500 ikasletik gora ditu Seaskak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Herri Urrats Iparraldea argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak