Gizartea -
Sexismoa
Pukas Surfen irudi sexista batek sumindura eragin du sarean
Udazken-neguko bilduman jasotako argazki batean, kamiseta batekin, baina arropa gehiagorik gabe agertzen da modeloetako bat (emakumezkoa bera).
EiTB.EUS
Gerritik behera arroparik gabe agertzen den emakume baten irudiak haserrea eragin du sare sozialetan. Oraingo honetan, Pukas Surf enpresa gipuzkoarraren publizitate kanpainan jasotako argazki batek eman du zeresana erabiltzaileen artean. Izan ere, udazken-neguko bilduman, kamiseta batekin, baina arropa gehiagorik gabe agertzen da modeloetako bat (emakumezkoa bera).
Irudi horrek eta beste zenbaitek emakumeen gorputza publizitaterako erakargarri gisa erabiltzearen gaineko eztabaida piztu dute. Hain zuzen ere, asko dira publizitateak emakumeekin eta gizonekin duen jokabidea oso ezberdina dela salatzen dutenak.
"Lotsagarritzat" jo dute Pukasen kanpaina zenbaitzuek, Twitter bidez.
Pukasen erantzuna
¿¿Polemikari erantzunez, enpresa gipuzkoarrak oharra kaleratu du barkamena eskatuz. "Ez zen gure asmoa inor mintzea", adierazi dute.