Gizartea -

Sexu-abusu delituak

Fiskaltzak auzitara eramango du Bizkaiko eskautetik baztertutako apaiza

Dagoeneko bere zereginetatik kendu zuten presbiteroa. Aurrerantzean, Gernikako epaitegi batek bideratuko du auzia.

Sexu-abusuen aurkako elkarretaratze bat Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB
Fiskaltzak auzitara eramango du Bizkaiko eskautetik baztertutako apaiza
Sexu-abusuen aurkako elkarretaratze bat Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apaiz bat auzitara eramango du Bizkaiko Fiskaltzak, sexu-abusu lau delitu egotzita. Presbiteroa bere zereginetatik kendu zuten. Aurrerantzean, Gernikako epaitegi batek bideratuko du auzia.

Ministerio Publikoak baieztatu duenez, Fiskaltzak kereila aurkeztu du, eta prozedura instrukzio-epaitegian dago.

Ministerio Publikoak abenduan ikerbidea hasi zuen presbiteroaren auzian. Bilboko Apezpikutzak eta Bizkaiko eskautak baztertu egin zuten “sexu-askatasunaren aurkako jokabide desegokiengatik”.

Aisialdiko hezkuntza jardueratan “sexu-askatasunaren kontrako jokabide desegokiengatik” Euskalerriko Eskautak Bizkaiak abisua 2018ko azaroaren 1ean jaso zuela jakinarazi zuen Bilboko Apezpikutzak.

Eskaut elkarteak Mario Iceta Bilboko gotzainari jakitera eman zion azaroaren 26an, eta hurrengo egunean presbiteroa funtzio publikoetatik kendu eta barne ikerketa bat zabaldu zuten. Ikerketa iragan asteazkenean amaitu zen.

Ikerketaren txostena fedearen ikasbiderako kongregazioari igorri zioten iragan ostegunean, eta ostiralean haren berri eman zioten Fiskaltzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Mungia Delituak Gernika-Lumo Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak