Gizartea -
Sexu erasoa
Hainbat gizonek sexu erasoa egin diotela salatu du 18 urteko emakume batek Sabadellen
Zenbait gizon atxilotu dute, sexu erasoarekin lotuta. Toki hedabide baten arabera, sei dira atxilotuak.
Agentziak | Erredakzioa
Hainbat gizon atxilotu ditu Sabadellgo Udaltzaingoak, Bartzelonan, 18 urteko gazte bati egindako sexu eraso batekin lotuta.
Sabadellgo Udalak Twitterren baieztatu duenez, gizon talde batek sexu erasoa egin diola salatu du gazteak Udaltzaingoaren aurrean.
Ustezko erasotzaileak atxilotu dituztela azaldu du Udalak. Ikerketa Esquadra Mossoeen esku dago.
Era berean, sexu erasoaren kontra azaldu da Udala, eta biktimari eta familiari laguntza osoa adierazi die.
"Erasoen kontra egiteko eta sexismorik, indarkeria matxistarik eta lgtbifobiarik gabeko hiri baten alde borrokatzeko beharrezkoak diren gestio legal guztiak" egingo dituztela esan du Udalak, eta biktimaren pribatutasuna errespetatzeko eskatu du.
iSabadell toki hedabidearen arabera, sei dira atxilotuak.
______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.