Gizartea -

Migrazioa

'Aita Mari' ontziko arduradunek ziurtagiri guztiak dituztela berretsi dute

Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak esan du ontziak nazioarteko araudia urratzen duela eta horregatik galarazi diotela itsasoratzea.

'Aita Mari' migratzaileen salbamendurako ontzia. Artxiboko argazkia: Aner Murua
'Aita Mari' migratzaileen salbamendurako ontzia.
'Aita Mari' migratzaileen salbamendurako ontzia. Artxiboko argazkia: Aner Murua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Abalos Sustapen ministroak azalpenak eman behar izan ditu gaur Kongresuan, 'Aita Mari' eta 'Open Arms' ontziei Mediterraneora joateko baimena ukatu dietelako.

Abalosek esan du 'Aita Mari' ontziak migratzaileen salbamendurako nazioarteko araudia urratzen duela, eta horregatik galarazi diotela portutik ateratzea. "Hau ez da erabaki arbitrario bat, nazioarteko araudia betetzen ez dutelako dago blokeatuta", adierazi du.

Horrez gain, segurtasun arrazoiak ere aipatu ditu. Abalosen arabera, itsasoan erreskatatzen dituzten pertsonak ontzian eramanda segurtasun baldintzak arriskuan jarriko lirateke.

Itsas Laguntza Humanitarioak, baina, ukatu egin ditu argudio horiek. 'Aita Mari' ontziak Mediterraneora joateko "ziurtagiri guztiak" eskuratu dituela berretsi du eta 100 lagun baino gehiago hartzeko prestatuta dagoela gogoratu du.

"Ministroaren azalpenak migratzaileak egiten ditu egoeraren errudun, baina ardura Mediterraneoko kostaldeko herrialdeena da, biziak salbatzeko konpromisorik hartzen ez dutelako", kritikatu dute.

Ildo horretan salatu dutenez, Europar Batasunak ez du egiten arazo honi aurre egiteko behar den guztia. "Migratzaileei laguntzeko ardura ezin dute gobernuz kanpoko erakundeen gain utzi, eta, are gutxiago, horrelako argudioak erabilita gu itsasoratzea galarazi", azpimarratu dute 'Aita Mari' ontziaren arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Espainiako Gobernua albisteak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak GKEen albisteak Aita Mariri buruzko albisteak