Gizartea -
Fort Lauderdale (AEB)
'Presio ikaragarriak' salatu izana onartu du Ibar auziko 'Collins' zinpekoak
Zinpekoa galdekatu ondoren, herri-epaimahaian mantendu ala ez erabaki behar du epaileak orain. Asteleheneko saioan emango du epaileak bere erabakiaren berri, lehenago agian.
Agentziak | Erredakzioa
Izengoiti batekin Interneten epaia hausnartzeko prozesuan zehar “presio ikaragarriak” jaso izana salatu zuela onartu du asteazken honetan Collins zinpekoak epailearen aurrean. Pablo Ibar euskal jatorriko estatubatuarra errudun jo zuen herri-epaimahaiko kideetako bat da.
Dennis Bailey epaileak Collins galdekatu du gaur Fort Lauderdaleko auzitegian, Miamitik 40 kilometrora. Ibar, haren abokatuak eta fiskala izan dira saioan. Hiru hilketa egotzita, epaiaren zigorraren dago euskal jatorriko estatubatuarra.
Zinpekoa galdekatu ondoren, herri-epaimahaian mantendu ala ez erabaki behar du epaileak orain. Datorren asteleheneko saioan (lehenago agian) emango du epaileak bere erabakiaren berri, defentsako iturriek jakitera eman dutenez. Epaileak zinpekoa epaimahaitik kendu behar ez duela uste dute Ibarren abokatuek. Baileyk kontrako erabakia hartzen badu, baina, premiazko helegitea aurkeztuko dutela iragarri du defentsak.
Fiskaltzaren ustez, baina, Collins epaimahaikideak ez du zinpeko funtzioa betetzen jarraitzeko eskubiderik.