Gizartea -

Harrapaketa

Ehunka pertsonak 14 urteko neskatoaren heriotza salatu dute Gasteizen

Neskatoaren oroimenez Nazio Batuen Etorbidea minutu batzuk itxi dute manifestariek, eta Zabalgana auzoko bide segurtasunaren baldintzak salatu dituzte.

Elkarretaratzea Nazio Batuen Etorbidean, Gasteizen. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Ehunka pertsonak 14 urteko neskatoaren heriotza salatu dute Gasteizen
Elkarretaratzea Nazio Batuen Etorbidean, Gasteizen. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Gasteizko Nazio Batuen Etorbidean, 14 urteko neskato baten heriotza salatzeko. Iragan astean gertatu zen istripua; auto batek neskatoa harrapatu zuen. Biktima ostiral honetan hil egin da.

Neskatoaren oroimenez Nazio Batuen Etorbidea minutu batzuk itxi dute manifestariek, horien artean adingabe ugarik, eta Zabalgana auzoko bide segurtasunaren baldintzak salatu dituzte.

Auzoko kolektiboek azaldu dutenez, autoek abiadura handian etorbidea zeharkatzen dute Jundiz industrialdera bidean, eta horregatik egoera zuzentzeko neurriak eskatu dituzte.

Etorbidean segurtasun neurriak areagotzeko asmoa iragarri zuen Gasteizko Udalak ostegunean. Horretarako, zebrabidean semaforoak eta radar finko berri bat ezarriko ditu, ibilgailuen abiadura kontrolatzeko.

14 urteko neskatila urtarrilaren 18an harrapatu zuten, eskolara joateko zebrabidea zeharkatzen ari zenean. Zauri larrien ondorioz hil egin da ostiral honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak Umeak Harrapatzeak Zabalgana auzoa