Gizartea -

TRATU TXARRAK

26 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, gurasoei tratu txarrak ematea egotzita

Ostegunean izan zen atxiloketa. Amak Udaltzaingoari deitu zion, alabaren heriotza mehatxuen eta irainen ostean. Atxilotua egunean zehar igaroko da epailearen aurretik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko emakume bat atxilotu du, gurasoei tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea leporatuta.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo izan zen atxiloketa. Amak Udaltzaingoari deitu zion eta San Cristobal auzoko beren etxera eskatu zien udaltzainei. 

Emakumeak udaltzainei egindako kontakizunaren arabera, atzokoan alabak heriotza mehatxuak eta irainak egin zizkion. Halaber, beste batzuetan alabaren aldetik tratu txar fisiko zein psikologikoak jasan dituztela azaldu zien, gehien bat berak baina baita haren senarrak ere.

Gauzak horrela, udaltzainek 26 urteko alaba atxilotu zuten. Atxilotua egunean zehar igaroko da epailearen aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimak