Gizartea -

Fort Lauderdale (AEB)

Ibarren aurkako epaiari buelta emateko itxaropena galtzen hasita

Dennis Bailey epaileak 'Black' jauna, ordezko zinpekoa, ordezkatu du. Hori izan da ostegun honetako saioaren emaitza bakarra.

Pablo Ibar ostegun honetako saioan. Argazkia: EFE
Pablo Ibar ostegun honetako saioan. Argazkia: EFE
Pablo Ibarrek ez du beste epaiketarik izango eta berediktua bere horretan gelditu da

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ibarren aurkako epaiari buelta emateko itxaropen apurrak desagertu dira gaur Fort Lauderdaleko (AEB) auzitegian, nahiz eta herri-epaimahaiko kide batek bere erabakian atzera egin eta ordezko zinpeko batekin lotuta arazo bat izan.

Auzitegian galdekatu ondotik, Dennis Bailey epaileak Black jauna, ordezko zinpekoa, ordezkatu du. Auzitegitik kanpo auziaren berri izan zuela onartu zuen gizonak aste honetan. Teorian debekaturik dago, gero horrek epaian eraginik ez izateko.

Magistratuak, ostera, Collins elkarrizketatzeari uko egin dio. Ibar errundun jo zuen erabakian atzera egin zuen zinpekoak, eta auzitegiari jakinarazi zion aste honetan.

Bi gertakariak ikusita, Ibarren defentsak helegitea aurkeztu zuen asteazkenean, Bailey epaileari Black zein Collins galdekatzea eskatzeko.

Era berean, iragan larunbatean Ibar errudun jo zuen epaimahaiaren hausnarketak luzatzea eskatu zuten abokatuek helegitean, edo bestela, epaiketa baliogabe uztea.

Soilik Black pertsonalki elkarrizketatzea onartu zuen Baileyk. Saioan Ibar, defentsa, fiskaltza, akusatuaren senideak eta publikoa egon dira.

Black Fort Lauderdaleko epaitegietako langilea da. Epaile baten eta abokatu baten arteko elkarrizketa entzun zuela baieztatu du Black-ek. Ibar auziaren inguruan hitz egiten zuten biek, baina ez zuen arreta handiz jarraitu, aitortu duenez.

20 urte baino gehiago preso zeramatzala eta senitartekoak denbora guzti horretan zain izan dituela entzun izana bakarrik oroitzen zuela erantsi du.

Ordezko zinpeko kargutik kendu du epaileak, baina jokabide desegoki akusaziorik ez zegoela zehaztu du.

Ez dute epailearen beste erabakirik espero

Hori izan da ostegun honetako emaitza bakarra, eta Benjamin Waxman Ibarren abokatuak azaldu duenez, ez dute epailearen beste erabakirik espero otsailaren 4an egin beharreko saioa eta sententzia (otsailak 25) baino lehen.

Otsailaren 25eko saioan damututako zinpekoak erabakiari eutsi beharko liokeela adierazi du Waxmanek saioa bukatu ondoren.

Nahiz eta heriotza-zigorrik ez izan, biziarteko kartzela-zigorra “zalantza barik, oso zigor gogorra” da, eta defentsak ez zuen espero, abokatuak onartu duenez.

Azkenik, iragarri duenez, apelazioa aurkeztu baino lehen, epaiketa berri bat eskatuko dute mozio batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Pablo Ibar Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak