Gizartea -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Candido Ibar: 'Bozketa errepikatzea nahiko genuke, baina epaileak ez du baimenduko'

Epaimahaiko kideetako batek bere erabakian atzera egin ostean, Candido Ibarrek Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan hitz egin du: "Guretzat urrats garrantzitsua da, baina ez dut epailearengan federik".

Pablo Ibar eta Candido Ibar
Pablo Ibar eta Candido Ibar
Pablo Ibar eta Candido Ibar

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candido Ibar (Pablo Ibarren aita) Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izan da gaur, azken egunotako gertakariei buruz hitz egiten. "Garrantzitsua da epaimahaikideetako batek bere erabakian atzera egin izana, behintzat, heriotza zigorra saihestu ahal izateko" adierazi du.

Izan ere, Pablo Ibarren defentsak bozketa errepikatzea eskatu du, epaimahaiko kideetako batek emandako botoarekin damututa zegoela jakin ostean.

"Azken argudioen adierazpena eta bozketa berriro egitea gustatuko litzaidake, baina ez dut uste epaileak onartuko duenik", esan du. Gainera, azpimarratu du epaileak bozketa errepikatzea onartuko balu eta Pablori biziarteko kartzela zigorra ezarriko baliote, apelazioa aurkezteko aukera izango luketela.

Candidoren hitzetan, Pablo lur jota dago. "Aurrera egin beharra dago, baina ez da erraza. Indarrak atera behar ditugu, bukatu dira mainak", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Delituak Pablo Ibar Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak