Gizartea -
ALBISTE FALTSUAK
WhatsAppek mezuak birbidaltzeko aukera mugatu du, albiste faltsuak tarteko
Aurrerantzean ezingo zaie mezu bera 5 hartzaileri baino gehiagori birbidali. Orain arte muga hori 20koa zen. Era horretan, albiste faltsuen hedapena eragotzi nahi du konpainiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
WhatsAppek konpainiak mezuak birbidaltzeko aukera mugatu du mundu osoan. Orain arte, posible zen mezu bera 20 hartzaileri birbidaltzea; aurrerantzean, muga hori 5ekoa izango da. Erabaki horrekin, albiste faltsuen hedapena eragotzi nahi du.
Iragan uztailean muga hori ezarri zuen Indian, baina gainerako tokietan posible zen mezu bera 20 kontakturi aldi berean bidaltzea.
Orain, aurretik Indian gertatu bezala, birbidaltzeko muga 5 mezukoa izango da mundu osoan.
WhatsApp atzo, urtarrilak 21, hasi zen aldaketa gauzatzen. Androideko erabiltzaileak izango dira aldaketak antzematen lehenak, iOSekoen aurretik.