Gizartea -
Ustezko hilketa
Bilbon hilda topatutako haurraren ama kartzelatzeko agindu du epaileak
Emakumea Basurtuko Ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.
Agentziak | Erredakzioa
Joan den asteazkenean Bilboko Atxuri auzoko etxebizitza batean hilda topatutako 9 urteko neskatoaren ama behin-behinean kartzelatzeko agindua eman du epaileak. Emakumea Basurtuko Ospitalean dago.
Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen emakumezkoa. Segurtasun Sailak orduan azaldu zuenez, amak ez zien agenteen galderei erantzun nahi izan. Ondoren, epailea joan zen erietxera, deklarazioa hartzera.
Galdekatu ostean, behin-behineko kartzelaldia ezarri du epaileak. Osatu bitartean, baina, ospitalean egongo da.
Umearen heriotza ustezko homizidio gisa ikertzen ari da Ertzaintza. Ikerketaren arabera, ama-alabak botikekin intoxikatu ziren.