Gizartea -

MIGRATZAILEEN ERRESKATEA

Erreskate gunera hurbilduko da Aita Mari ontzia, Espainiako uretatik atera gabe

Espainiako Gobernuak itsasoratzeko baimena ukatu ostean Aita Mari ontziko arduradunek jakitera eman dute helegitea aurkeztuko dutela erabaki horren kontra. Bitartean, inguru hartara hurbilduko dira.

Izaskun Arriaran Itsas Salbamentu GKEko kidea. Argazkia: EiTB
Izaskun Arriaran Itsas Salbamentu GKEko kidea.
'Espainiako Gobernuak politika migratzaile krudelari eutsi dio'

2:01

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak itsasoratzeko baimena ukatu ostean Aita Mari ontziko arduradunek jakitera eman dute helegitea aurkeztuko dutela erabaki horren kontra, eta helegite horren erantzunak luze jo dezakeenez (hiru hilabetera arte), Europako uretan sartu gabe, Espainiako uretan ibiliko direla jakitera eman dute, Mediterraneoko erreskate gunetik ahalik eta gertuen.

Mediterraneoan pertsonak erreskatatuz gero ez dutela Europako portuetan lehorreratzeko baimenik izango gogoraraziz ukatu die Espainiako Gobernuak abiatzeko baimena. Gainera, bada beste arazo bat ere: erreskateak eginez gero ontzia jendez beteko litzateke, eta prestatu duten ontzian ezin dira 20 pertsona baino gehiago ibili, beraz, jende gehiago hartuz gero ez lituzkete itsas salbamenduari buruzko nazioarteko arauak beteko.

Izaskun Arriaran, Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak esan duenez, ezezko gutun horretan Espainiako Gobernuak berak onartu egiten du arazo humanitarioa dagoela, baina gero trabak jartzen dizkie lagundu nahi dutenei. Hala, gogor kritikatu du Espainiako Gobernuaren jarrera eta Mediterraneoan erreskateak egiteko "behar diren baliabideak" jartzeko eskatu dio.

Aita Mariren edukiera arazoari irtenbidea eman dakiokeela uste dute kideek: elkarrekin ontzi gehiago bidaltzea, adibidez. Beste aukera bat Gobernuarenak diren ontziak horretarako erabiltzea izango litzateke.

Azaldu dutenez, Bartzelonan baimenengatik atera ezin den Open Arms ontziaren antzeko egoeran daude orain. Nabigatzen hasteko Espainiako Gobernuan eman beharreko baimena besterik ez da falta.

'El Gobierno de España hace seguidismo de una política migratoria despiadada'
'El Gobierno de España hace seguidismo de una política migratoria despiadada'
'El Gobierno de España hace seguidismo de una política migratoria despiadada'

2:01

Eusko Jaurlaritzak tamalgarritzat jo du baimenik ez eman izana

Eusko Jaurlaritzak tamalgarritzat jo du Espainiako Gobernuak Aita Mari ontziari Mediterraneora joateko baimenik ez eman izana: "Albiste txarra da balio humanitarioen defentsarako".

Jaurlaritzak elkartasuna adierazi die proiektu honetan lan egiten duten pertsona eta erakundeei eta euren esku dauden "baliabide legal eta administratiboak" erabiltzeko dei egin die.

Era berean, "Jaurlaritzaren esku dagoen guztia" egingo dutela era iragarri dute ohar batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Errefuxiatuak azken ordukoa Giza eskubideak gaur Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari ontzia gaur