Gizartea -
Sevilla
Lau urteko haur bat hil da ehizaldi batean tiro bat jasota
Sevillako Burguillos udalerrian kokatutako finka bateko ehizaldian tiro bat jaso du haurrak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau urteko ume bat hil da Sevillan (Espainia), ehizaldi batean tiro bat jasota, Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez. Burguillos udalerriko lursail batean gertatu da ezbeharra, gaur, 11:30 inguruan.
Zabaldutako informazioen arabera, larrialdi zerbitzuetako kideak istripuaren tokira iritsi direnean umea bizirik zegoen, baina handik gutxira hil da tokian bertan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea