Gizartea -

HARRAPAKETA GASTEIZEN

14 urteko adin txikiko bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Harrapaketa Nazio Batuen etorbideko oinezkoen pasabide batean gertatu da. Autoaren gidariak (36 urteko gizona) positibo eman du droga proban.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko neska bat larri zauritu da ostiral honetan Gasteizen, oinezko pasabide batean auto batek harrapatuta, Gasteizko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Harrapaketa 08:10 aldera gertatu da Zabalganako Nazio Batuen etorbidean, Bastida kalearen bidegurutzearen ondoan.

Neska anbulantzian eraman dute Santiago ospitalera, larri.

Autoaren gidariak (36 urteko gizona) kalamuarekin positibo eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Araba Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Umeak Harrapatzeak