Gizartea -

Urtarrilaren 16ko saioa

Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa

Epaiketako azken saioan, Fiskaltzak eta defentsak azken ondorioak aurkeztu dituzte. Hamabi lagunez osatutako epaimahaia elkartuko da orain, Pablo Ibar erruduna ala errugabea den erabakitzeko.

Pablo Ibar, epaiketako azken egunean. Argazkia: EFE
Pablo Ibar, epaiketako azken egunean
Zortzi emakume eta lau gizonen esku dago Pablo Ibarren etorkizuna

1:23

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Floridan, Pablo Ibarren aurkako epaiketa epaiaren zain gelditu da bart, fiskalak eta defentsak beren ondorioak aurkeztu ondoren. Gaur elkartuko da epaimahaia (zortzi emakumek eta lau gizonek osatzen dute), Pablo Ibar erruduna edo errugabea den erabakitzeko.

Epaiketaren azken saioan, defentsak Pablo Ibarri jarritako zigorra baliogabetu eta aske uztea eskatu du, fiskala bere argudioetan urrunegi joan dela iritzita.

Ondorioak aurkezteko garaian, Chuck Morton fiskalak Pablo Ibar libre ez uzteko eskatu dio epaimahaiari. "Ez utzi libre hiltzaile hau", esan du. Berehala, protesta egin dute defentsa abokatuek, eta epaiketa baliogabetzeko eskatu. Dena den, Dennis Bailey epaileak atzera bota du eskaera hori.

Benjamin Waxman defentsako abokatuetako batek, bere aldetik, hiltzailea eta Pablo Ibar ez direla pertsona bera azpimarratu du. Horren arabera, "arrazoizko zalantzak" daude auzi honetako pieza bakoitzean.

Epaimahaia gaur goizeko bederatzietan elkartuko da, 09:00etatik 20:00etara. Erabakia edozein dela ere, errudun zein errugabe jo, aho batez hartu beharko dute epaimahaiko hamabi kideek. Erabateko adostasunik egon ezean, epaiketa baliogabetzat joko dute eta errepikatu egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Pablo Ibar bideoak Epaiketak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak