Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Sexu-erasoa eta jazarpena egotzita, Donostiako tatuatzailea auzipetu egin dute

Hamabost emakumeek jarri zuten salaketa Donostiako tatuatzailearen aurka. Gizona behin-behineko espetxealdian dago.

Pintaketak, tatuatzaileak Donostian duen estudioan. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Pintaketak, tatuatzaileak Donostian duen estudioan.
Pintaketak, tatuatzaileak Donostian duen estudioan. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak sexu-erasoa, irainak eta intimitatearen kontrako delituak egotzi dizkio Donostiako tatuatzaileari. Hamabost emakumek haren kontrako salaketa jarri zuten, eta epaileak behin-behinean espetxean sartzeko agindua eman zuen, sexu gehiegikeriak egitea leporatuta.

Epaileak ikerketa fasea amaitutzat eman du eta autoa idatzi du. EFE berri agentziak zabaldu duenez, hamahiru emakumek emandako testigantza aintzat hartuta, akusatuari hainbat delitu egotzi ahal zaizkio: sexu-erasoa, sexu-abusua, irainak, jazarpena, sexu-jazarpena eta intimitatearen kontrako delitua.

Gainerako bi emakumeren salaketak, berriz, atzera bota ditu, "gertakariak haientzat oso deserosoak izan baziren ere", gizonak deliturik egin ez zuela ulertuta.

Halaber, tatuatzailearen emaztearen aurka hasitako ekinbideak behin-behinean artxibatu egin ditu, "zer geratzen ari zen bazekiela esateko frogarik ez dagoelako".

Bestalde, defentsak helegitea aurkeztu du jada, akusatuari leporatzen zaizkion delituak zehazteko autoan elementuak falta direla argudiatuta. Biktima batzuek gertakariak noiz jazo ziren argitzeko gai izan ez direla kontuan hartuta, auzipetua aske uzteko eskatu du.

Ebazpenaren arabera, emakumeek salatutako gertakariak 2013ko otsaila eta 2018ko otsaila bitartean geratu ziren. Eraso gehienak tatuatzaileak Donostian duen establezimenduan eman ziren, baina baita haren etxean edo irakasle gisa jarduten zuen tatuajeak egiteko eskolan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak