Gizartea -

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da Galdakaon eta Donostian, goiz korapilotsuaren ondotik

A-8an, Galdakao parean, eta GI-20 errepidean, Aieten, istripuak izan dira, eta auto-ilara luzeak sortu dira bi tokiotan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi ibilgailuren arteko istripuak trafiko arazo handiak aragin ditu Donostiako saihesbidean, batez ere, GI-20 eta GI-40 errepideetan.

07:45 inguruan izan da istripua, Aiete parean, Bilboko noranzkoan. Ondorioz, bi errei ia bi orduz itxita egon dira pare horretan, eta zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Ertzaintzak adierazi duenez, Donostiako sahiesbide ia osoan egon dira trafiko arazoak. 10:00ak inguruan zabaldu dituzte errei guztiak, eta trafikoa bere onera etorri da.

Galdakaon ere, ilarak

Bestalde, hiru ibilgailuren artean izan den istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu gaur goizean A-8 autobidean, Galdakao parean, Donostiako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:40 inguruan izan da ezbeharra, eta ondorioz, bi errei itxi egin dituzte pare horretan. 09:15ean egoera konponduta zegoen, eta errei guztiak zabaldu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Donostia argazkiak Galdakao argazkiak Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea