Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekide ohia sastadaz hil du Malagan

Ustezko hiltzailea atxilotu du Polizia Nazionalak Marbellan, hilketa jazo eta ordu gutxira.

Hilketa matxista Fuengirolako etxebizitza batean, Malagan. Argazkia: EFE
Hilketa matxista Fuengirolako etxebizitza batean, Malagan
Hilketa matxista Fuengirolako etxebizitza batean, Malagan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko emakume bat hil dute larunbat honetan Fuengirolan (Malaga), hasierako informazioen arabera, bere bikotekide ohiak (50 urteko alemaniar batek) sastatuta. Ustezko hiltzailea atxilotu du Polizia Nazionalak Marbellan, hilketa jazo eta ordu gutxira.

Iturri polizialek baieztatu dutenez, Marbellako ospitale batean aurkitu dute ustezko hiltzailea, hainbat zauriengatik artatu zezaten bertan zegoela. Fuengirolako Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu.

Joan den urtarrilaren 3an beste emakume bat hil zuten Laredon (Kantabria), ustez mutil-lagunak ere sastatuta. Indarkeria matxistak 74 emakume hil zituen 2018an Espainiako Estatuan.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa