Gizartea -

Epaiketa BILBON

Hontzak konpartsako arduraduna absolbitu dute, txosnako dekorazioaren auzian

Bizkaiko Auzitegiaren ustez, 2017ko Bilboko Aste Nagusiko "Vatikanoko harategiak" dekorazioak "ez zuen erlijio sentimenduak mindu, gutxietsi edo beheratzeko asmorik".

Hontzak konpartsaren dekorazioa 2017ko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE
Hontzak konpartsaren dekorazioa 2017ko Aste Nagusian
Hontzak konpartsaren dekorazioa 2017ko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Zigor-arloko 3. zenbakiko epaitegiak Galder Anton absolbitu du, 2017ko Aste Nagusian txosnan eskegi zuten "Vatikanoko harategiak" izeneko dekorazioa tarteko.

Sentimendu erlijiosoen kontrako delitua leporatzen zioten konpartsari, baina Guadalupe Diez epailearen arabera, ez da frogatu dekorazioak "erlijio sentimenduak mindu, gutxietsi edo beheratzeko asmoa zuenik".

2017ko Aste Nagusian Ertzaintzak gurutze bat eta beste hainbat irudi erretiratu zituen Hontza konpartsaren txosnatik, epailearen aginduz. Apezpikutzak jarri zuen salaketa. "Vatikanoko harategiak" izeneko dekorazioan Kristo gurutziltzatu bat ikus zitekeen eta giza gorputzaren zatiekin egindako harategi bat. Hauxe irakur zitekeen: "Hartu eta jan, hau nire gorputza da".

Borja Irizar defentsa abokatuak azaldu zuenez, Apezpikutzak ez ezik Jose Ignacio Irusta Falangeko presidenteak ere aurkeztu zuen salaketa.

Hasiera batean, Bilboko 3. Instrukzio Epaitegiak auzia artxibatu egin zuen, adierazpen askatasunaren baitako ekintza bat zela iritzita. Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen eta Bizkaiko Auzitegiak ahozko epaiketa abiatzea erabaki zuen.

Fiskaltzak 1.400 euroko isuna eskatzen zuen auzipetuarentzat (1.900 euro gastuak barne), baina errugabetu dute, naiz.eus eta berria.eus egunkariek beren webguneetan zabaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Jaiak