Gizartea -
Rozalejoko Markesaren jauregia
Maravillas gaztetxea itxi egin dute 'segurtasun arrazoiengatik'
Maravillas gaztetxearen ate eta auzoko inguruetan azken egunotan zaintza lanetan ibili diren foruzainek arratsaldean alde egingo dute, atea hormigoiarekin itxi ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak "segurtasun arazoak" direla eta, Rozalejoko Markesaren jauregia ixtea erabaki du. Eraikina 2017tik okupatua zegoen, gaztetxe gisa.
Eraikinak aurkezten zituen "arrisku handiak" ikusita, Foru Gobernuak hori ixteko erabakia hartu du aurtengo lehen gobernu bileran, Manu Ayerdi presidenteordeak prentsaurrekoan jakitera eman duenez.
Ayerdiren hitzetan, "ezinezkoa da eraikinean berriro sartzerik ez dutela ziurtatzea, eraikinaren egitura eta kokapena kontuan izanda"; baina, "norbait sartzen bada, arriskuan jarriko du bere segurtasuna".
Horrenbestez, "segurtasuna nagusi izateko" beharrezko neurriak hartuko dituztela azaldu du. Bestalde, aurreko egunetan Maravillas gaztetxearen ate eta auzoko inguruetan azken egunotan zaintza lanetan ibili diren foruzainek arratsaldean alde egingo dutela gaineratu du Ayerdik, atea hormigoiarekin itxi ondoren, hain zuzen.
Gobernu Ondasunaren teknikariek, Udaleko Birgaitze bulegoko arduradunak eta Vianako Printzearen Ondareen buruak eraikinaren egoera oso arriskutsua zela ohartarazi, eta Iruñeko argibideetako 4. zenbakiko epaitegiak baimena eman ostean itxi dute Rozalejoko Markesaren jauregia.
Hasierako miaketa baten ostean, teknikariek lanean jarraitu dute eta txosten "osatuago" bat idatzi dute, eta besteak beste, trenkadak kendu edo apurtu dituztela eta elektrizitate instalazioa legez kanpo dagoela esan dute.
Bestalde, eraikinaren egituraren egoera dela eta, pertsonentzako eta ondoko eraikinentzako arrisku larriak aurkitu dituztela azaldu du Ayerdik; esaterako, instalazio elektrikoak gabezia asko ditu eta babesik gabeko zulo handiak daude.
Gainera, eraikinaren osasungarritasun eza eta larrialdietarako irteeratik ez duela azaldu du Ayerdik, eta barruan ezbeharren bat gertatzen bada horren erantzule "zibil eta penala" Udala izango litzatekeela gaineratu du.
Hori guztia dela eta, teknikariek elektrizitate instalazioa kentzeko gomendatu dute, baita ur-horniketa sistema eta barruko tresneri guztia, batez ere, material sukoiak.
Gainera, eraikinean baimenduak baino ez sartzeko eskatu dute.
Rozalejoko Markesaren jauregian aurreikusitako proiektua abiatzea izango da hemendik aurrera Nafarroako Gobernuaren konpromisoa.
Gaztetxearen hutsaraztea
Foruzaingoaren jokabidearen eta atzo eta herenegun gertatutako istiluen harira, auzotarrei sortutako "eragozpenak" deitoratu ditu, eta eraikina itxi ostean, foruzainak alde egingo dutela azaldu du.