Gizartea -

Osakidetza

Hamar dira dagoeneko gripearen ondorioz hildakoak

Urtarrileko lehen astea bereziki latza izan da, eta 100.000 biztanleko 188,15 kasuko tasara iritsi da.

65 urteko gorakoak arrisku taldean daude. EFEren artxiboko irudia
Adineko emakume bat, gripearen txertoa jasotzen.
65 urteko gorakoak arrisku taldean daude. EFEren artxiboko irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bereziki gogorra izan da urtarrileko lehen astea gripeari dagokionez, eta hildakoen kopurua 10era igo da —aurreko astean lau ziren zendutakoak—, Osakidetzak gaur jakinarazitako azken balantzearen arabera.

Abenduaren 31tik urtarrilaren 6ra bitarteko Zainketa Epidemiologikoaren - Mediku Jagoleen Sarearen azken txostenaren arabera, gaixotasunak gora egin du eta 100.000 biztanleko 188,15 kasuko tasara iritsi da (atalase epidemikoa 55,7 kasutan dago).

Urteko lehen astean 3.104 gaixo artatu dituzte. Bizkaian pixka bat handiagoa izan da intzidentzia. Zehazki, lurralde horretan 100.000 biztanleko 150,7 kasuko tasa erregistratu da; Gipuzkoan 134,8 kasukoa, eta Araban 128,8 kasukoa.

Denboraldia hasi zenetik, 289 pertsona ospitaleratu dituzte: 95 egoera larrian zeuden, eta 19 kasu larrienak, Zainketa Intentsiboen Unitatean. Horietatik 10 zendu dira.

Datuon arabera, arrisku taldeetan zeuden kasu larrienen % 54k ez zeukaten txertoa jarrita. 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoak dituztenek edo haurdunek osatzen dituzte arrisku taldeak.

Aurreko denboraldian, 446 kasu larri erregistratu ziren; gainera, 96 pertsona hil ziren, eta haietako % 35ak ez zeukan txertoa jarrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak egutegia Gripea gaur