Gizartea -

Istripua Gipuzkoan

Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian eta gutxienez hildako bat dago

Hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik (Portugal) aireratu da, eta Hondarribian (Gipuzkoa) lur hartu behar zuen. Bi lagun zeramatzan.

Hegazkin txikiaren hondakinak Hernio mendian (Gipuzkoa). Argazkia: EFE
Hegazkin txikiaren hondakinak Hernio mendian (Gipuzkoa)
Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian eta gutxienez hildako bat dago

0:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernio mendian, Errezilen (Gipuzkoa), lurra jo duen hegazkin txikiaren tripulatzaile baten gorpua aurkitu dute erreskate taldeek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

15:45 aldera Ertzaintzako eta suhiltzaileetako erreskate taldeek hegazkinaren hondakinak aurkitu dituzte mendian, baita tripulatzaile baten gorpua ere.

Aenak azaldu duenez, hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik (Portugal) aireratu da, eta Hondarribian (Gipuzkoa) lur hartu behar zuen. Bi lagun zeramatzan.

 

 

Aireportuak hegazkinarekin kontaktua galdu du. Errezilgo bizilagun batek Ertzaintzari abisua eman dio 14:00ak aldera. Zelatungo zelaietan, Hernio mendian, leherketa bat entzun duela azaldu du partikularrak.

Horregatik, larrialdi zerbitzuetako arduradunek bilaketa lanak abiatu dituzte. Ertzaintzako eta suhiltzaileetako erreskate taldeak eta helikoptero bat lanean hasi dira. Behe-lainoak bilaketa oztopatu du.

Horrela, istripua izan duen hegazkinaren hondakinak lurreko taldeek topatu dituzte.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak