Gizartea -

Berdintasuna

Urkullu: 'Indarkeria matxistaren aurka emandako pausoek ez dute atzera-bueltarik'

'Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Funtsezko Zerbitzuei buruzko Baterako Programa Globala' programaren itxiera ekitaldian hartu du parte lehendakariak.

Urkullu, aurretik egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu.
Urkullu, aurretik egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko lana lehentasuna da Euskadirentzat eta Jaurlaritzarentzat. Hala, horren hitzetan, "emandako pausoek ez dute atzera-bueltarik".

Emakundek, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) zenbait agentziarekin batera, "Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Funtsezko Zerbitzuei buruzko Baterako Programa Globala" programan parte hartu du azken urteetan, eta honen itxiera ekitaldian izan da gaur eguerdian Urkullu, Lehendakaritzan.

Lehendakariaren ustez, emakumeen kontrako indarkeria "bereziko garrantzia duen arazo soziala" da, "erantzun integral eta koordinatua" behar duena. "Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazle larriena da", erantsi du.

Horren esanetan, Euskadi "aitzindaria" izan da NBEren Garapen Jasangarriaren Helburuak bere egiten eta emakume biktimei ematen zaien arretan egon behar diren gutxieneko estandarrak autoebaluatzen. Programa horren bitartez, arreta zerbitzuan dauden erronka nagusiak identifikatu ditu Jaurlaritzak.

Lan-prozesuak hiru fase eta informazioa biltzeko zenbait estrategia izan ditu, eta horiek arretan inplikatuta dauden erakunde publikoetako, pribatuetako, gizarte zibileko eta sei jarduera-eremutako (osasuna, justizia, polizia, gizarte-zerbitzuak eta koordinazioa eta gobernantza) eragileak inplikatu ditu; guztira, 155 pertsona.

Urkulluk nabarmendu du identifikatutako erronkak kontuan hartuko direla emakumeen kontrako indarkeriaren araudiaren proposamenean, emakumeen atentzioa hobetzeko erakunde arteko akordioa berritzean, baita ikertu diren arlo bakoitzeko ekintzetan ere.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren ustez, biktimak artatzen dituzten profesionalen formazioa "ezinbestekoa" da. Ildo horretan, gizarte langileei beren-beregi zuzendutako formakuntza lantzen ari direla iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa