Gizartea -

Iruña

Langileek Maravillas gaztetxea hustu dute, atea itxi aurretik

Langileek ohol eta material elektriko ugari atera dute eraikinetik. Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak, berriz, gaztetxearen inguruak zaintzen jarraitzen dute.

Maravillas gaztetxe. EiTBren bideo batetik lortutako argazkia
Maravillas gaztetxearen eraikinaren fatxada
Maravillas gaztetxe. EiTBren bideo batetik lortutako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile talde bat goizean zehar lanean aritu da Iruñeko Rozalejoko Markesaren jauregitik materialak ateratzen, atea hormigoiz itxi aurretik. Azken urtean eraikina gaztetxe gisa okupatua egon da.

Langileek eraikinetik ohol eta material elektriko ugari atera eta edukiontzietan sartu dute.

Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak Navarreria enparantza eta inguruak zaintzen jarraitzen duten arren, gaur oinezkoei pasatzen utzi diete.

Auzotarren plataformak eta Casco Viejo AZ Proyecto-Ekimena taldeak idazki bat entregatu dute Gobernu Ordezkaritza, "segurtasun indarrak auzotik alde egitea eta normaltasuna berreskuratzea" eskatzeko.

AZ taldeak gune autogestionatu baten alde agertu da idazki horretan, eta auzoan gaztetxe bat egotea babestu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Manifestazioak Foruzaingoa Iruñeko Udala Gazteak gaur