Gizartea -

GIPUZKOA

71 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Ibarran

Lehen ikerketen arabera, litekeena da kea edo gasa arnastuta hil izana. Dena den, autopsiak argituko du heriotzaren zergatia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 urteko gizon baten hilotza aurkitu zuten atzo Ibarran, bere etxean. Lehen hipotesien arabera eta autopsiaren zain, litekeena da kea edo gasa arnastuta hil izana. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, atzo 14:00ak aldera eman zuen abisua senide batek.

Heriotza zerk eragin zion aztertzen ari dira.

Autopsiak argituko du heriotzaren zergatia.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Ibarra azken ordukoa