Gizartea -

IRUÑEA

Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da

Gaztetxeak salatu duenez, eraikina husteko helburuarekin sartu dira. Foruzaingoaren esanetan, ordea, Iruñeko epaitegiaren aginduz sartu dira, teknikariek eraikinaren egoera ikuskatu dezaten.

Espainiako Poliziak Maravillas gaztetxearen inguruko kaleak itxi ditu. Argazkia: @maravillasGTX
Espainiako Poliziak Maravillas gaztetxearen inguruko kaleak itxi ditu
Istiluak izan dira Iruñeko Alde Zaharrean

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoa Iruñeko Maravillas gaztetxean sartu da goizeko lehen orduan eta Espainiako Poliziak inguruko kaleak moztu ditu. Gaztetxeak sare sozialetan salatu duenez, eraikina husteko helburuarekin sartu dira. Hori dela eta, Nabarreria plazara joateko deia egin dute.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, agenteak 04:30ak aldera sartu dira Rozalejo jauregira Iruñeko 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, Nafarroako Gobernuko teknikariek eraikinaren egoera ikuskatu dezaten.

 

Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da inspekzio teknikoa egitera
Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da inspekzio teknikoa egitera
Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da inspekzio teknikoa egitera

 

Foruzaingotik adierazi dutenez, foruzainak gaztetxe barrura sartu diren unean ez zegoen inor barruan. Gauza bera esan dute gaztetxeko kideek ere.

Teknikariak ikuskaritza lanak egiten ari dira, Foruzaingoaren esanetan. Gaztetxetik Euskadi Irratiari esan diotenez, ordea, agenteak gaztetxetik gauzak ateratzen ari dira.

 

 

Albistearen berri izan ostean, dozenaka lagunek (ehun inguru) parte hartu dute Alde Zaharrean barrena egin duten manifestazioan. Labrit kalean errepidea ere moztu dute une batez, baina Espainiako Poliziak indarrez altxatu ditu trafikoa eten duten pertsonak. Manifestazioan, Nafarroako Parlamentuaren ingurura joan dira eta Espainiako Poliziak manifestarien aurka egin du. Gutxienez, pertsona bat zauritu da. Halaber, gazteek lapikoekin kazerolada bat ere egin dute.

Egoera horren aurrean, herri batzarra deitu dute 18:00etan Mercaderes kalean.

Nafarroako Gobernuak epaitegietan eskaera egin zuen iragan astean, eraikinera sartu eta ikuskaritza teknikoa egitea. Maravillas gaztetxeko kideek, ordea, eraikina husteko aitzakia bat baino ez dela uste dute.

2017ko irailean okupatu zuten Rozalejo jauregia. 2018ko abuztuan foruzainek gaztetxea hustu zuten, baina egun berean gazteek berriro okupatu zuten.

Maravillas gaztetxearen husteak desadostasunak eragin ditu lauko gobernuan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa gaur Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak Foruzaingoa Iruñeko Alde Zaharreko azken ordukoa Gazteak gaur