Gizartea -

OSAKIDETZA

Osakidetzak Giza Baliabideetako zuzendaria eta zuzendari ekonomikoa izendatu ditu

Maria Pilar Uriarte Juan Carlos Soto ordezkatuko du Giza Baliabideen zuzendariaren karguan. Bestalde, Jose Ramon Calongek bere gain hartu du Osakidetzako zuzendari ekonomikoaren postua.

Osakidetza. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Osakidetza
Osakidetza. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Maria Pilar Uriarte Giza Baliabideetako zuzendari nagusi eta Jose Ramon Calonge Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendari ekonomiko berri izendatu zituen.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, Maria Pilar Uriarte Brizuelak Juan Carlos Soto ordezkatuko du Giza Baliabideen zuzendariaren karguan, eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian sartuko da, azken urteotan Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko langileen zuzendariorde-lanetan jardun ondoren. Aurretik, langileen zuzendari eta zuzendariorde izan da Galdakaoko Ospitalean.

Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da. Osasun Sailaren esanetan, "profesionala da eta kudeaketa-ezagutza ugari ditu giza baliabideen eremuan, eta ibilbide luzea du Osakidetzan".

Bestalde, Jose Ramon Calonge Balzak bere gain hartu du Osakidetzako zuzendari ekonomikoaren postua; Ricardo Ituarteren ordez jardungo du postuan. Goi-mailako Industria Ingeniaritzako doktorea da; zuzendari exekutiboa izan da zenbait enpresa publiko eta pribatutan, eta aditua da Bikaintasunean eta Erabateko Kalitatean. Halaber, irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean.

Azkenik, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak eskerrak eman dizkie Juan Carlos Sotori eta Ricardo Ituarteri beren postuetan eginiko lanagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak