Gizartea -
Nafarroa
Cadreitan hildakoak ez du zerikusirik aurrez herrian izandako lapurreta batekin
Foruzaingoak herriko igerilekuko segurtasun kameren irudiak berrikusi eta lapurretaren inguruko informazio guztia bildu ostean bi gertakariek loturarik ez dutela ondorioztatu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Polizarengandik ihesi, Cadreitako etxebizitza baten kontra jota hildako gizonak ez du zerikusirik apur bat lehenago herriko igerilekuetan izandako lapurretarekin, hasiera batean hala uste bazen ere.
Foruzaingoak azaldu duenez, igerilekuko segurtasun kameren irudiak berrikusi, lekuko bati deklarazioa hartu eta lapurretaren inguruko informazio guztia bildu ondoren, ondorioztatu dute bi gertakariek "loturarik ez" dutela.
Hildakoak, 41 urteko Milagroko bizilagunak, aurrekariak zituen, eta kartzelatik atera berria zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea